
Xabier Etxenike
Proiektuak eginez, mundu berri eta hobe bat sortzen
Ikusita makey makey-eko euskarazko materialik ez dagoela, eta gaia menderatzen dugula, Autoritura taldeak (Jon, Unai, Anartz, Asier eta Xabik) makey makey-a lantzeko euskarazko bideo bat prestatu dugu, guk egindako proiektu ezberdinak sortuz eta azalpen laburrak euskaraz emanik. Horretarako, camstasia bideo muntaketa programa erabili dugu eta bertan material ezberdinen bitartez grabatutako bideoak gehitzen joan gara, efektu eta musika ezberdinen bitartez. Honen helburua, batez ere umeak erakartzeko joko ugari erabili ditugu, hauek teknologia alorreko mundu honetara murgiltzea baita gure helburua, ikasteko munduari beste ikuskera bat emateaz gain. Gainera, euskararen zabalkuntzarako interes eta motibazio handia dugunez, eta ikusita material askorik ez dagoela gai honen inguruan, euskarazko materialak sortzea izan da gure beste helburu nagusietako bat. Hala ere, oso bisuala denez, edozein hizkuntza zein hadinentzako pertsonentzat eginda dago. Azkenik, bideo honen bitartez, hainbat eskolei bultzatzen diegu material didaktiko hau erabiltzen hastea, orain dela urte gutxi sortu den baliabide didaktikoa delako, eta erabilera onuragarri eta entretenigarriak ekarri ditzakeelako ikaskuntza mundura.
Hausnarketa makey-makey
Aurreiritzi eta estereotipoen proiektua
Gaur egun, aurreiritzi eta estereotipoetan oinarritutako gizarte batean bizi gara, non kanpotik etortzen zaizkigun informazioekin, jende multzo baten ideien ezaugarriak globalizatzeko ohitura hartu dugun. Baina ikusi dezakegunez, pertsona bakoitza ezberdina da, eta ezin ditugu aldez aurretik multzo konkretu baten barnean sartu. Horregatik, pertsona bat etiketatu, eta ezaugarri konkretu batzuk eman aurretik, pentsatu agian zuk uste ez duzun moduko pertsona dela. Hori dela eta, egoera eta pentsamendua aldatzeko unea da, nahiz eta hasieratik aldatu beharreko gauza izan. Horretarako, bideo honen bitartez, Autoritura taldeak, gai honen inguruan pentsarazteko atea zabaltzen dizue.
Horregatik, teknologia berrietaz baliatuz, modu bisual eta erakargarri batean jorratzea erabaki dugu gai hau, ahalik eta pertsona gehienei helarazteko eta benetan bizi dugun errealitateaz jabetzeko. Gainera, aurreiritzi eta estereotipoak ekiditeko (gasteizeko kasua adibidez) bultzada sozial handia sortu da, eta horregatik gure babesa eta kolaborazioa eskaini nahi diogu, hain garrantzitsua den gai honetan.
Horretarako, guk eginiko eszena ezberdinak eszenifikatu ditugu bideoan, egunerokotasunean oinarritutakoak batez ere, gu geu protagonistak izanik, familia arabiarra duen bertako lagun baten laguntzarekin. Hau dena montatzeko, lehenago aipatutako camstasia programa erabili dugu lehenago bezala, bai eta hizkuntzaren didaktikaren oinarria testuinguru eleanitzetan jasotako hainbat informazio esanguratsuren laguntzaz, hala nola, zurrumurruak desegiten liburuaren laguntzaz.