top of page

Makeworld

Orain arte baliabide gutxi ikusi baldin baditugu, gaurkoan batez ere lehen hezkuntzako umeekin lan egiteko oso interesgarria izan daitekeen baliabide berri eta erakargarria azalduko dizuet, hain zuzen ere makeworld. Bertan umeak eta ez hain umeak, hainbat joku didaktiko eta ez hain didaktikoetan joka dezakete, hala nola uraren zikloko jokua edo come cocos famatua. Baina joku hauek normalak dira eta edozein tokietan joka dezaketela galdetuko diozute zuen buruari, eta egia da, beste tokietan joka dezakete, baina ez makeworld-en bezala.

Makeworld-en jokoa beste modu batean gauzatzen da. Bertan pertsona batek gertaera eta helburu konkretu batzuk ezarriz ( jokoaren sortzaileak eta gero azalduko dut atal hau), jokoari zailtasun desberdin edo berri bat ematen dio. Come cocos jokoa adibide bezala hartuta, helburua denok dakigun bezala bolita guztiak jatea da, kasu honetan berdina izanik. Baina desberdina dena zera da, guk gidatzen dugun pertsonaia ezin dugula beste pertsonaiak mugitzen diren aldi berean egokitu. Lehenagotik jokoaren sortzaileak, sortutako pertsonaiei mugimendu zehatz batzuk jarraitzeko agindu baitizkio. Hori dela eta, umeak lehenik eta behin patroi horiek behatu behar ditu, gero bere pertsonaiari aginduak emateko. Jokatzeko modu berri honek aurretik planifikazio bat dakar, jokoaren elaborazioa, bai eta jokatzerako orduko aurretiko planifikazioak, aginduak eman baino lehenago. Hala ere, hauek helburu, joko eta gertaeren arabera azaldu daitekeelarik. Jarraian, nik jokatutako hiru joko interesgarri utziko dizkizuet, eta interesatu ezkero, irakurtzen jarraitzera eta batez ere, praktikatzera bultzatzen dizuet

Come cocos jokoa, hasierako azalpen bezala erabili arren, hezkuntzan erabiltzeko izugarrizko tresna dela aipatu dut lehen, horretarako, beste bi joko hauek plazaratzen dizkizuet orain, hezkuntzarekin lotura zuzena duelako, nahiz eta como cocos-eko jokoak ere hezkuntzarekin lotura izan. Lehenengoa uraren zikloko jokoa da, bertan ur tanta mugitu behar duzu trumoiaraino, bertan hodei bihurtzen delako, gero hodeia beste hodeiarengana eraman behar duzu, urak arbola ureztatzeko, hori baita jokoaren helburua. Horrela joko hau planifikatzeaz gain, umeak uraren zikloa ulertu dezake, nola itsasotik hodeiera eta hodeietatik lurrera dijoan ura, etengabeko ziklo batean sartuta. Bai eta bigarren irudian ere, material organiko eta ez organikoen arteko bereizitasuna lortu dezake adibidez. Hori dela eta, ikusi dezakezue klasean lantzeko tresna paregabea izan daitekeela makeworld, ba orain munduak ekoizten ikasi nahi baduzue, jarraitu irakurtzen, norberak bere munduak sortuz, klasean landu nahi duen gaia makeworld-aren bitartez landu ahal izateko. Horrela umeak jokatzen duten bitartean ( gehien gustatzen zaien gauza egiten) hezkuntzan landu behar diren edukiak modu dibertigarri batean ikasteko aukera ezin hobea delako, eta hezkuntzan erabiltzen hasten bagara, eta irakasle bakoitzak sortzen dituen munduak erabiltzeko aukera badugu, material didaktiko paregabea bihurtu dezakegulako.

Makeworld-a nola erabiltzen den azaltzeko, nik egindako bi mundu eredutzat erabiliko ditut, bertan gertaerak, helburuak, sekuentziak ... nola egin ditudan azaltzeko.

Lehenik eta behin, gure mundu propioa sortzeko, kuadroa egin behar dugu, horretarako nahi ditugun dimentsioak hartu ditzakegularik, kuadroak gehituz edo kenduz irudian ikusi dezakezuen bezala. Behin hau eginda, pertsonaiak sartzen joango gara, horretarako pertsona + ikur horretan klikatu eta koadro batean txertatuko zaigu. Prozedura berdina jarraituko dugu nahi ditugun pertsonai kopurua agertu arte.

Klikatu irudian

Behin sortu nahi genuen mundua sortuta, koadroei kolorea aldatu, forma aldatu eta funtzioa ( adibidez bloke bat bihurtzea) jarri daitekeela azaltzea antzi zaidan arren, pertsonaien funtzio eta eginkizunetan sartu gara. Lehenik eta behin pertsonaia nahi dugun tokian kokatzeko, ezkerreko irudian ikusi dezakezuen bezala, gora edo behera mugituta, abia puntuan jarriko dugu. Behin hau eginda, bere ibilbidea planifikatzeko, bigarren irudian ikusi dezakezuen bezala, bere mugimenduak zein izan daitezkeen argituko dugu, hala nola gora, behera, 90 gradu biratu, ezker, zeharka ... Hau egin eta gero, pertsonaiaren irudia aldatu dezakegu, adibidez medusa beharrean benetako pertsona bat jarri, eta ikasle A izena jarri. Azkenik, jokuan beteko duen funtzioa baldin eta zein den, bere ibilbidea organizatu edo ez egingo dugu. Demagun jokuan automatikoki mugitu behar dela, ba jarritako fletxekin, bere ibilbidea zehaztuko dugu, lehenik behera, gero gora ... eta sekuentzia konkretu bat errepikatzea nahi badugu, play naranjari emango diogu, eta behean dagoen P naranjarekin, prozedura desberdinak egiteko aukera ere badugula aipatu beharra dugu, gero prozedura bata bestearen atzetik errepikatuko delarik.

Orain aipatutakoarekin, protagonista guztiekin egin behar dugu, jokua gauzatuko duen protagonista/ak ekin izan ezik, hauetan beraien ibilbide automatikoa egin behar ez dugularik. Hau egiterakoan, gertaerak zehaztuko ditugu, adibidez nire jokoan ikasle A-k ( etxeko animaliak ukitu behar dituenak) etxeko animaliak ukitzean diamante bat lortuko du, baina etxeko animalia ez den bat ukitzerakoan diamante bat galduko du. Horrela, hainbat gertaera gauzatu behar ditugu, eta hauen arabera helburuak zehaztuko ditugu. Adibidez jokoa bukatzea 5 diamante lortzerakoan bi ikasleak, hau da beraiek ukitu behar dituzten animaliak ukituta eta ez beste animaliak ukitzerakoan, Edo jokoa amaitzea ikasle A-k etxeko animaliak ukitzean eta ikasle B-ek urpeko animaliak ukitzerakoan.

Hau guztia azalduta, pentsatzen dut mundu bat sortzeko nahiko informazio duzuela, hori dela eta has gaitezen denon artean hezkuntza zein hezkuntzatik kano erabili daitekeen baliabide hau umeekin erabiltzen, eta has gaitezen gu ere bai munduak sortzen, funtzio didaktiko zein gabekoak. Nire munduak praktikatu edo ikusi nahi ezkero, jarraitu argazkiak ikusiko duzuen erabiltzaileari.

Beste mundu bat

Klikatu irudian

¡SÍGUEME! 

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • c-youtube
bottom of page