
Xabier Etxenike
Zer da Mooc bat?
MOOC (ingelesezko Massive Online Open Course lokuziotik, euskaraz Online Ikastaro Ireki Masiboa) dohainik edo kostu txiki batez eta mugarik gabe persona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak dira.
Dave Cormier eta Bryan Alexanderrek erabili zuten MOOC izendapena lehendabizi, 2008an, jakin zutenean haiek antolatutakoConnectivism and Connective Knowledge ikastaroan 2.300 ikaslek eman zutela izena.
Gaur egun, MOOC ikastaroak eskaintzen dituzten erakunde nagusiak hauek dira: EdX, Coursera, Udacity, Udemy eta P2PU. Gehienek ez dute ezer kobratzen ikastaroa egiteagatik; hala ere, ikastaroa egin izana frogatzen duen agiria emateagatik kobratu ohi dute.
Nuevos escenarios de aprendizaje digital
Jarraian, nik egindako Mooc baten adibidea jarriko dizuet, hauek nola eginda dauden ikusteko eta bertan parte hartzera bultzatzeko. Nik aukeratutako Mooc plataforma Miriada X plataforma izan da, eta bertan hautatutako kurtsoa, "nuevos escenarios de aprendizaje digital"-a izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak egindako kurtsoa. Bertan 6 modulo desberdinek osatzen zuten kurtsoa, bideo, irakurgai, galdetegi, aktibitateak ... osatzen zutelarik. Ondoren ikusiko duzuen bezala, modulo bakoitzean ikasitakoa erakutsiko dizuet, bai eta modulo hauetan jorratzen diren baliabide desberdinak nola antolatuta dauden erakutsiko dizkizuet.
Modulo 0:
Modulo honetan, galdetegi bat eta aurkezpen txiki batek (bideo batez egindakoa) osatzen dute. Galdetegia gainditzeko, honen %70-a ondo egin behar delarik. Bertan, batez ere Mooc-a zer den, bertan jorratzen diren kontzeptu nagusiak zer diren (e-learning-a adibidez, online egiten den ikaskuntza) eta ondorengo moduloetan jorratzen diren ideiak zeintzuk izango diren azaltzen du.
Galdetegia

Bideoa
Aurkezpena

Modulo 1
Bideoak
Web 2.0
Ikasteko eta irakasteko aktibitateak nola egin eta zer hartu behar den kontuan
Web 2.0 ibilbidea gaur egun arte
Modulo honetan, bideoak eta irakurgaien bitartez ikasteaz gain, ikasi duguna ebaluatzeko, aktibitate bat egin behar izan dugu, hainbat taula eta informazio erabiliz. Ondoren, nik egindako aktibitatea erakutsiko dizuet eta erabilitako informazioa esleituko dizuet.
Irudiak
Irakurgaiak


Aktibitatea egiteaz gain, plataforma honetan, partaideen interakzioetan oinarritzen denez, besteen lanak ebaluatu eta besteak norberaren lanak ebaluatzen dituzte errubrika batean oinarrituz.
Errubrika

Lanen zuzenketak

Modulo 2
Bigarren modulo honetan, Mooc ezberdinei buruz hitz egiten da, Mooc mota ezberdinak, plataforma ezberdinak, bakoitzaren ezaugarriak, abantailak, desabantailak ... azaltzen direlarik.
Bideoak
Moduloan emango denaren sarrera
Mooc mota ezberdinak (xMooc, cMooc eta Mooc hibridoak)
Zer da Mooc-a?
Mooc-eko plataforma ezberdinak
Mooc-aren inguruko ikerketak
Moduloaren ebaluazioa
Modulo hau ebaluatzeko, galdetegi bat eta aktibitate bat egin behar izan ditut, bideoetan jorratzen dena ulertu dudala, eta jorratu nahi ziren kontzeptuak barneratu ditudala ebaluatzeko. Kasu honetan ere, aktibitatea, beste kideek ebaluatu didate, eta nik 3 kideri ebaluatu diet lana, honetan ere errubrika batean oinarrituz.
Galdetegia

Errubrika

Modulo honetan ere, hainbat irakurgai eta irudi esaguratsuetan oinarritu da.
Irakurgaiak:
Modulo 3
Modulo honetan, PLE-ari buruz jarduten da, hau zer den, honen abantaila eta limitazioak zeintzuk diren, PLE-a osatzeko beharrezko herramientak zeintzuk diren, hau eratzerakoan irakasle zein ikaslearen rola zein den ... lantzen da.
Bideoak
PLE jatorria
PLE-aren abantailak eta limitazioak
Irakasle eta ikasleen rolak
PLE-aren definizioa
PLE-a eraikitzeko tresnak
Irakurgaiak:
Ebaluazioa
Modulo honetan, galdetegi bat erantzunda frogatzen da moduloan zehar eman diren gaiak menderatzen direla.

Modulo 4
Modulo honetan, ikaskuntza emateko inguru birtuala nola osatzen den, eman beharreko planifikazioa zein den, diseinua ... ematen da.
Bideoak
Zer da?
Ezagutza: Sartze eta adierazpena
Diseinatzeko planifikatu
IBB baten diseinua
Modulo honetan ere, ez dago aktibitaterik, eta arraroa bada ere, ez dago irakurgai espezifikorik gaia gehiago lantzeko. Baina modulo honetan jorratzen diren jakintzak eta gaitasunak barneratuta izan diren bermatzeko, aurrekoetan bezala, galdetegi bat dago. Besteetan bezala %70 baino nota altuagoa atera behar delarik aurrera jarraitu ahal izateko.

Modulo 5
Modulo hau ez da besteak bezalakoa izan, gai konkretu bat hartu eta honen inguruan irakurgaiak interesgarriak zeintzuk diren esan eta bideo konkretu batzuen bidez teoria azaldu. Modulo hau oso bestelakoa izan da, gai konkretu baten inguruan, kasu honetan, tableten erabilpena eskoletan ( nahiz eta benetako gaia irakaskuntzan sortu diren eszenario berriak izan) izan da. Bertan, gaiari sarrera txiki bat egin ondoren, hau praktiketan jarri duten eskoletara joan dira, eta beraiekin izandako elkarrizketak eskegi dituzte, benetan izandako inpaktua eta eragina zein den ikusteko. Metodo hau, besteekin alderatuta, oso interesgarria iruditu zait, nahiz eta 4 kasuetan berdina aipatu, azken honek pixkat aspergarria izatea eragin duelarik. Baina oso egokia iruditu zait benetako esperientziak ere barneratzea moduloan. Bai eta, galdetegi bat egitea, moduloa osatzeko era berri honen inguruan. Beraz, modulo honek, aurreko guztietatik naiz eta agian gutxien ikasi dudan moduloa izan, interesgarriena, erakargarriena eta lagungarriena izan dena pentsatzen dut.
Bideoak
Irakaskuntzako eszenario berrien sarrera eta beste esperientzia batzuk
Euskal herriko ikastetxe ezberdinetako esperientziak
Moduloaaren eragina nolakoa izan den ikusteko galdetegia

Azkenik, aipatu beharra dut, MOOC gehienetan, proiektu batekin ematen dela bukaera, baina kasu honetan, beste galdetegi bat eginez ematen zaio bukaera. Galdetegian honetan ere gainditzeko %70 a ondo egin behar da, eta modu hau gaindituta, MOOC-ean jorratu diren gaitasun eta edukiak barneratu direla frogatzen da. Ondoren, hau beteta, certifikatua nahi baduzu, diru kantitate bat ordainduta hau eskuratzeko aukera izango duzue, bai eta, kurtso honetan parte hartu duzularen zertifikatua izango du edonork, azken hau doakoa baita.

Zertifikatuak
