top of page

Code

Code.org haur eta gazteei zuzendutako baliabide didaktikoa eta kodeatzeko eta programatzeko aukera ematen duena izateaz gain, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, baita izen bereko webgune bat, jendearen artean informatikaren ikasteko gogoa zabaldu nahi duena. Ameriketako Estatu Batuetako eskoletan eragiteko sortu zuten elkartea Hadi eta Ali Partovi-k 2013an, baina geroago munduan zehar zabaldu da eta 30 hizkuntza baino gehiagotan erabil daiteke, horien artean euskara. Webguneak programatzen ikasteko hainbat ikasgai eta ariketa eskaintzen ditu kode irekian. 2013an hasita Kode-Ordua jarduera (ingelesez "Hour of Code") antolatzen du urtero nazioartekoan aste baten bueltan eskola guztietan ikasgai eta ariketa horiek lantzeko, ikasle bakoitzak gutxienez ordubetez. CODE.org web gunean bost ikastaro desberdin egin daitezke zailtasun mailaren arabera eta baita umeentzako zuzenduta dauden gai zehatz batzuen inguruan ere. Gainera, mundu hauek adineka egituratuta daude, horrela maila ezberdinetan erabili daitekelarik. 

 

Beraz, ikusi dezakezuen bezala, baliabide didaktiko hau oso aberasgarria izan daiteke, umeak programatzen ikasten dutelako, jolasten duten bitartean. Baina lehen aipatu bezala, programatzerakoa, ez da bakarrik programatzen ikasten, beste aspektu guztieak ere jorratzen direlako, hala nola, animaliek ezarri behar duten ibilbidea planifikatzen, logika erabiltzen, sekuentziak identifikatzen ... Horregatik, irakasle moduan umeekin web orrialde hau erabiltzea oso interesgarria izan daitekeela pentsatzen dut.

 

Baina bere alde txarra ere badaukala aipatu behar dut, eta honegatik hain zuzen ere, ez dut besteak bezain beste bultzatzen baliabide didaktiko hau. Asko harrituta geratuko zarete, orain arte esan dudana oso erakargarria baita, baina nire kritikak arrazoi konkretu bat dauka: erantzun bakarra lortzeko bidea. Gaur egungo eta orain arteko hezkuntza sistema bezala, programa hau erantzun bakarra lortu ezkero aurrera jarraitzeko eginda dago, hau da, programatuta dagoen moduan egiten ez baduzu, ez duzu mundua ondo pasako. Egia da, beste bide batetik egin ezkero, ontzat ematen ahal dizula ( berde argia), baina ez du berak adierazitako programaren balio berdina ( berde iluna). Gainera, berak esaten dizkizun erabilerak nahi eta nahiez erabili beharra dira, hau da, sekuentzia bat errepikatu nahi ez baduzu, ez dizu ontzat emanen. Beraz, ulertu dezakezuen bezala, eta gure hezkuntza sistemaren porrotetako bat, erantzun bakarra lortzera bideratuta dauden pertsonak sortzea izan dela ikusita, nire kritika ulertu dezakezuela pentsatzen dut. 

 

Azkenik, aipatu beharra dut, nahiz eta nire kritikak hor jarraitu, baliabide oso interesgarria dela, eta orain 4 mundua eta Codigo Flapy mundua osatu ditut, orain bakoitzaren xehetasun nagusiak azalduko dizkizuedalarik.

4.Kurtsoa (10-18 urtekoentzat)

Kurtsoa, izenburuan ikusi dezakezuen bezala, 10-18 urte bitartekoentzat eginda dago, baina esan beharra dut, norbaitek 20 urte dituenak, edo adin hori gainditzen duena errezegia izan daitekeela beretzat, ez dela beraiek pentsatzen dutenaren modukoa.  Horregatik, zaharragoak direnentzat ere hau probatzera bultzatzen diet, nik orduak eta egunak pasa ditudalako kurtso guztia bukatu ahal izateko, eta onartu beharra dut, etaparen batean lagun batek lagundu behar izan dia, nire buruak ez zuelako gehiagorako ematen. Gainera, seguro nago, gazteek, guk baino errazago gauzatuko dutela kurtsoa, berez 20 orduko kurtsoa den hau, nik ia bikoitza baino gehiago eman behar izan dudalako hau gauzatzen, edo behintzat impresio hori eragin dit.

 

Hasieran gogotsu ekin nion, eta mailak errez errez gainditzen joan nintzen, hasiera batean aipatutako sentsazio hori pentsatzen nuelarik: normala da, gazteagoentzat eginda dago eta oso erreza egiten ari zait. Hori dela eta, nahiz eta hasieran gogotsu ekin baliabide didaktiko berri honi, 3.mailan jada aspertuta nengoen, baina bukatu beharra nuenez horretan jarraitu nuen. Gainera etaparen bat, txurian utzitza aurrera joateko aukera ematen zizun,eta txorakeria bat zela pentsatzen hasi nintzen.

 

Baina jarraian konturatu nintzen ez nengoela zuzen, etapa batzuk egin gabe uzten hasi nintzen, eta mailaz gora joan ahala, etapak zailtzen joan ziren, kanpo berriak sartzen hasi zirelarik. Hauek nola egin ditudan azaldu nahi ez dizkizuetenez, eta nire helburua, zuek baliabide honetan jolastea denez, hasierako zailtasunen errekorteak bakarrik txertatuko ditut, amaieran ia etaparo momenturen bat blokeatuta geratzen nintzelako, eta etapa asko "reto" moduan planteatuta zeudelako. Horregatik bakarrik aipatu nahi dut, bai animaliari, zein pertsonari, aginduak ematen oinarritzen dela code. Hau da, agindu konkretuak emanez, eta aurretik bidea planifikatuta gauzatu behar duzu etapa. Horretarako hainbagt aukera ezberdin ematen ditu Codek, sekuentziak behin eta berriz idatzi beharrean, errepikatzeko aukera, eskuinera, ezkerrera, aurrera joateko aukera, eztia hartu eta eztia sortzeko aukera, bloke berriak sortzeko aukerak, behin eta berriz zenbaki berdina idatzi beharrean, zenbakiari hitz bat jarri balio bat emanteko aukera ... Gainera, aginduak emateko, beste modu bat ere azaltzen da bukaera aldera, hau da, hasierako pantailarekin nahikoa ez, eta beste lehio bat irekitzen da, eginkizun konkretu bat planifikatzeko. Gainera lehenago aipatutako "retoak" aginduak eman eta gero jolastu beharreko jokoak dira, eta hauetan ere burutzeko nahiz eta zailak ez izan, denbora pasatu behar izan dut. Baina dena azaldu beharrean, errekorte batzuk jarri eta code.org web gunean sartzera gonbidatzen dizuet, azaldu beharrekoa jada azalduta dagoela pentsatzen dudalako.

3.etapatik jada zailtasunetan...

Bloke berrien agerpena

Azkenean etapa errez bat

Kodeaketa binarioan trebatzen...

Erreto famatuak

A ze buru hausteak...

Lortuta!!!

Codigo Flapy

Codigo Flapy mundua hartu dut, txikitan flipy bird-era jokatu izan dudalako, eta nire mundua ekoizteko gogoak neuzkalako, eta esan beharra dut asko poztu naizela hau hartu izanaz, oso erakargarria, entretenigarria eta arina egin zaidalako. Aurrekoa ez bezala, etapa gutxiagoz osatuta daude, eta ikusi dezakezuenez, zailtasuna ere baxua da. Baina bukaeran zure mundua sortzeko aukera oso erakargarria eta positiboa dela pentsatzen dut, bakoitzak nahi dituen aldagaiak txertatzen ahal dituelako. Gehiago esan gabe, ikusi jarraitu dudan ibilbidea, eta nik ekoiztutako jokoan parte hartu nahiz ezkero, aurrera.

Lehen aipatzea ahaztu zaidan kontu garrantzitsu bat, kasu honetan txori aurpegiarekin dagoenak, etapak gainditzeko jarraibide edo laguntzak ematen ditu, beraz burua apurtzen hasi baino lehenago, irakurri esaten dizuena, laguntza handikoa izan baitaiteke.

Hasierako etapak

Bloke gehiagorekin...

Nire ziurtagiria!!

¡SÍGUEME! 

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • c-youtube
bottom of page