
Xabier Etxenike
Liburuen Laburpenak
La familia conectada
Liburuak, gai interesgarriak jorratzen ditu kapitulo bakoitzean, eta denaren laburpen orokorra egin beharrean, zuei kapituloka helaraztea egokia iruditu zait. Hauek irakurri eta gero, liburu osoa irakurri nahi ez duenak, kapitulo konkretuak irakurtzera motibatzeko asmoarekin. Hala ere, esan beharra dut, liburu hau irakurtzeak, asko merezi duela, eta edonor gonbidatzen dut bere egunerokoaren zati txiki bat, hau irakurtzen pasatzera.

¿Podemos conocer el universo? Reflexiones sobre una grano de sal
Liburuen paragrafoen hausnarketak
Behin liburua irakurrita, eta bere kapituluen laburpenak eginda. Interesgarriak iruditu zaizkidan paragrafoen inguruan hitz egin nahi dizuet, horretarako, gai konkretu baten inguruko paragrafoei argazki bat atera diet, zuek ere irakurri ahal izateko, eta jarraian, gaiaren inguruko nire hausnarketa azalduko dizuet, bai eta, zergatik konkretuki hartu dudan gai hori.
Askok galdetuko duzue, hau zertarako irakurri behar dut? edo zertarako egin du?
Egia esan, irakasleak agindu didalako egin behar dut, baina esan beharra dut, oso interesgarria iruditu zaidala gai hauen inguruan hausnartzea, eta nire iritzia zuei azaltzea. Honek bizi garen egoeraren inguruan pentsaraztera, eta liburuan jorratu nahi diren gaiak hobetu ulertzera lagundu dezake, hori dela eta ez galdu aukera hauek irakurtzeko, eta edozein gaien inguruan hitz egin nahi baduzue, utzi komentario bat edo nirekin harremanetan jarri.