Komunikazioko Scratch-a
- xabier etxenike
- 17 dic 2015
- 1 Min. de lectura
Komunikazio ikasgaian, Scratch-aren bitartez hainbat kontu lantzea eskatu zigun irakasleak hizkuntza ideologiaren inguruan. Honen barruan, hala nola ekologismo glotikoa, autogorrotoa, hizkuntza nortasuna, iritzi publikoa ... bezalako kontuak landu ditugularik bertan.
Hasiera batean. Scratch-a ez genuen inoiz erabili eta behatzen hasi ginen, eta kontu guztiak jorratzeko modu hoberena, iragarki bat egitea zela pentsatu genuen, bertan generazio ezberdineko pertsonaiak sartu ditugularik eta hizkuntzaren inguruan (kasu honetan euskara) iritzi ezberdinak zituztelarik.
Lehenik eta behin, hiru pertsonai hautatu genituen, Aitona. hiloba eta hilobaren lagun atzerritarra hautatu genituen. Egoera Bermeon kokatu genuen, eta pentsatutako elkarrizketari dinamismo bat emateko, euskal herriko bandera eta baloi bat ere sartu genituen landutako objektuen artean.

Elkarrizketa aurrera eramateko, audioak grabatu genituen, hauek Scratch-era igo genituen eta komandoen bitartez, audioak bata bestearen atzetik orden konkretu bat jarraituz antolatu genituen, irudian ikusi dezakezuen bezala. Pertsonai bakoitzaren barruan, komanduak jarri behar izan genituelarik. Kasu honetan, Aitonaren komandoak erakutsiko dizkizuegu.

Hau egin ostean, elkarrizketa ez zenez oso ondo ulertzen, elkarrizketan esaten zena, bokadillo batzuen bitartez laburtzea pentsatu genuen, horrela hitz klabeak bokadilloan jarri genituelarik. Bokadilloak, pantailan guri interesatzen zitzaizkigun segundoak agertzeko eta bata bestearen atzetik agertzeko, komando konkretu batzuk ere erabili genituen. Goiko argazkian ere ikusi dezakezuelarik komando hauek, lehenengoak audioarenak direlarik eta bigarrenak bokadilloenak direlarik.
Azkenik, iragarki itxura emateko, eta dinamikoagoa egiteko, pertsonaiei mugimendua eta baloiari mugimendua eman genion. Bai eta Kanta bat sartu genuen bukaeran eta pertsonaiak dantzatu eta euskal herriko bandera mugimendu borobiletan egin genuen. Jarraian baloiaren mugimendua nola egin genuen ikusi dezakezue.

Behin prozesu guztia azalduta, hemen uzten dizuegu bukaerako emaitza, espero dugu zuen gustokoa izatea eta zuek scratch bat egitea hausartzea. Hau ikusteko, kanpoan klikatu komunikazioko scratch-ean.
Commenti