Scratch + Matematika + erlojuaren proiektua.
- xabier etxenike
- 11 feb 2016
- 2 Min. de lectura
Orain arte, scratch-aren baliabide ugari ikusi ditugu, hala nola hizkuntzen inguruko gaiak lantzeko erabili daitekeela, musika proiekturen bat egiteko erabili daitekeela ... jakina denez, eta ikusi dezakezuenez, honen erabilpenak sekulako dimentsioak hartzen ahal ditu. Baina posible da, matematika bezalako ikasgai berezi bat, programazio honen bitartez lantzea?
Noski landu daitekeela matematika scratch programaren bitartez, eta ez da harritzekoa, lehenago aipatu bezala, programa honek hartzen dituen baliabideak oso anitzak baitira. Scrtc-aren bitartez, forma ezberdinak osatu ditzakegu, hala nola triangelua, laukia, erronboa, pentagonoa ... hori dela eta, umeak hauek egiten dituen bitartean, hauek zer diren ikasiko dute, bai eta hauen ezberdintasunak zeintzuk diren. Gainera, konturatu daitezke, poligono bakoitzaren barruan dauden graduetaz, hauek egiterako orduan erabili beharreko komandoetaz ...

Egia da, hasiera batean nahiko zaila dela hau ondo egitea, eta pazientzia eskatzen duela, norberak bere kabuz figura guztiak egitea ( youtubeko tutorialak erabiltzen ez badituzu, edo norbaiti laguntza eskatzen badiozu). Baina edozeini, matematikak programa honen bitartez ikastera bultzatzen diot, modu praktiko, erakargarri eta dibertigarri batean lan egiteko oso baliagarria den gaia baita, eta honela umeak matematikak errazago ikasteko aukera dutela ikustarazteko.

Bestalde, matematika ikasteaz gain, umeen, zein helduen imaginazioa lantzeko tresna aparta da, modu batean, matematikako formak erabiliz, bestelako objektuak egiteko gai direlako, hala nola etxea ( irudian ikusi dezakezuen bezala), kotxe, edo beste edonolako objekturen bat. Horrela, beraien sormena lantzeaz gain, matematika gaitasunak ere lantzen dituztelarik.

Hori dela eta, berriro ere, baliabide didaktiko eta zabal honen erabilera berri bat ikusteko aukera izan dugu gaurkoan ere, eskolan zein etxean umeak lantzeko abantailak izugarriak direla ikusiz. Gainera, bakoitzak bere erritmoan lan egiteko aukera ematen duenez, norberak proiektu berri bat egiteko bakoitzak erabilitako prozesuan erreparatu daiteke, hauek sortzea oso kontu zaila baita.
Erlojuaren proiektua
Matematikan ikusitako baliabide guztiak kontuan hartuta, umeak bere gaitasun matematikoak lantzeko, oso aproposa izan daiteke, beraien kabuz erloju bat ekoiztea. Horrela, geometriako kontzeptuak ikasiko ditu, (hala nola gezi bat egin behar izango duenean) nozio matematikoak aplikatu beharko ditu, (segundoaren eta minutuaren orratzak modu egokian mugitzeko) ...
Hau lantzeko, lehenik eta behin, umeari erloju bat sortzeko gogoa piztu behar diogu, proiektua reto pertsonal bat izango balitz bezala planteatuta. Behin umearen intriga bilatuta, beraien gezi eta erloju propioa sortzen lagunduko beharko die irakaselak, horrela objektu berri bat sortu eta norberak bere erloju pertsonalizatua sortzeko. Bertan jada zuzenak, triangeluak, zirkunferentzia ... bezalako kontzeptuak ikasten hasten delarik.

Behin erlojuaren beharrezko materialak eskuragarri izanda, eta hauek ondo kokatuta, hau da, geziaren rotazio puntua, bere atzekaldea jarrita, umea inbestigatzen has daiteke. Geziak mugitzeko forma ezberdinak sortuz. Bertan, gezi bakoitza segunduro mugitu behar den gradu kopuruak kalkulatu beharko ditu, zirkunferentziak zenbat gradu dituen kalkulatu beharko du, zatiketak, biderketak ... egin beharko ditu.

Hau gauzatzeko modu ezberdinak daudenez, norbaitek bere helburua lortzen, beste modu bat bilatzea gomendatu, eta eragiketak zailtzen joan. Normalean, gehienak gradu konkretu bat, segunduro mugitzea eragingo diote geziari. Hori dela eta, gezia gelditu eta berriro martxan jarriko da. Hau zailtzeko, proposatu gezia gelditu gabe buelta guztia ematea. Hau lortzeko gai bada, esaiozu ahotsezko mezuaren bitartez egitea segunduaren geziak, minutuko gezia mugitzea. Eta azkenik, eragiketa gehiago zaildu nahi badu irakasleak, eta umeak segundu, minutu, dezimen ... inguruan gehiago ikastea nahi badu, bai eta eragiketa zailagoak egitea lortu nahi badu. Dezimekin jardun dezake, honetatik abiatuta, erloju guztia martxan jarriz.

コメント